Katebegi galdua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Puntuazioa erabili: / 3
TxarraOna 
Zientzia
Asteartea, 2009(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 21:56etan
Ida izeneko Darwinius masillae fosila

Twitterren @Ordiziari esker jakin izan dut Darwinius masillae izeneko primate fosilaren inguruan. Ale hau ezagutzen den primate fosilik osoenetarikoa da eta Ida izena eman diote. Twitterretik jasotako mezuak horrela zioen: "Un fósil de 47 mlls de años descubierto en Alemania sería el "eslabón perdido"". Hau da, "Alemanian aurkitutako 47 milioi urteko fosila "katebegi galdua" litzateke". Kuriositatea sartu zait, batez ere "katebegi galdua" esamoldea oso gaizki erabiltzen delako beti, eta hitz horiek eboluzioak nola funtzionatzen duen ez ulertzeak adierazten duelako gehienetan.

Baina kuriositateak hainbat gauza bitxi aurkitu ditu. Lehenengoa da El Comercio - Perú egunkariaren arabera "katebegi galdu" hau gizakien eta simioen artekoa litzateke. Simio hitza gazteleraz ingelerazko "apes"en sinonimotzat hartzen da gehienetan, hau da, gorilak, txinpanzeak, orang-outanak eta hilobateak. Baina hau berez ezinezkoa da, ez delako gizakiak alde batetik eta beste tximino guztiak beste aldetik batzen duen talderik. Katebegi galdu bat balitz hominoideo guztiena (gizakiak, txinpanzeak, gorilak, orang-outanak eta hilobateak) litzateke, edo "goi-hominoideoak" eta hilobateak bereizten dituena.

Azken aukera hori posible litzateke, baina inola ere ez orain dela 47 milioi urte... eta gainera ez litzateke hain berri handia izango, badirelako beste fosil batzuk izaera hori dutenak, adibidez, Aegyptopithecus zeuxis izeneko fosil egipziarra. 

Sakonduz bigarren gauza interesgarria aurkitu dut: Perúko egunkari honek Darwinius massillae izena duela ikusi dut. Googlen bilatu dut, ea informazio gehiago aurkitzen nuen eta sorpresa: 15 emaitza eta gazteleraz (Hego Amerikakoak zehazki) gehienak. Gaizki idatzita egongo da? Bai, guztiek teletipo bera kopiatu dute eta berri berdina eman... katebegi galdua eta Darwinius massillae hori azkenean Darwinius masillae izenarekin geratzen da. Wikipediak eman dit hurrengo pista: http://en.wikipedia.org/wiki/Darwinius_masillae. Eta bai, katebegi galdutzat har daiteke, baina ez gizaki eta beste tximinoen artean, ez eta simio eta tximinoen artean... baizik eta Haplorrhini (tarseroak, ameriketako tximinoak, tximinoak, simioak eta gizakiak) eta Strepsirrhini (loris eta lemureak) taldeen artean. Eta artikulu originala ere hortik aurkitu daiteke, PLoS ONE zientzia artikulu publikatzaile irekian argitaratu baitute:  Complete Primate Skeleton from the Middle Eocene of Messel in Germany: Morphology and Paleobiology. Eta artikuluak zera dio: ez duenez lemur guztiek duten "hagin orrazi"rik ezin du izan talde horretakoa, baizik eta Notharctidae familiako kide bat, Adapoidea superfamiliaren barruan. Izaki hauek bai, "katebegi galdutzat" har daitezke, ziurrenik ez delako gaur egun bizirk dauden inolako izakiren arbasoa.

Darwinius masillaeren kokapenaArtikuluak dionea da Adapoidea superfamilia orain arte Strepsirrhini azpiordenea sartuak izan direla, baina alderaketak eginez gero gertuago dagoela Haplorrhinitik Strepsirrhinitik baino. Eta hori da fosilak erakusten duena, Adapoidea guzti hauek gaur egungo Tarseroen oso antzekoak direla, ikusten gaudenaren arabera talde batean edo beste batean sartu ahal ditugula. Baina ez dira katebegi galduak, noski, hori ez baita existitzen. Ziurrenik desagertutako talde bateko kide izango ziren... edo agian ez. Baina hasierako berria gaizki dagoela argi dago. Eskubiko irudian ikus daiteke aurkitzaileek proposatzen duten kokapena.

Edizioa: Publicon aurkitu dut berria, nahiko nabarmen, goian, eskubian. Bertan berria oso ondo dago, baina detaile tonto batek berriro ere akats handi bat sortzen du. Publicoren arabera animalia hau Haplorrhiniren barruan kokatzen da. Eta talde honetan tarseroak daude, baina dudatan omen dago ea talde honeta gizakiak eta beste tximino ez-lemureak sartu behar ote diren. Beno... alderantziz da, talde honetan fijo gaudela gu, gorilak, makakoak eta titiak... baina tarseroak talde honetakoak ote diren izaten da gatazka handiena. Noski, gero artikuluarekin jarraitzen dute eta dagoeneko logika guztia galtzen du denak.

Edizioa II: El Mundon ere garrantzia ematen diote berriari. Eta titularra ikaragarria da: "Descubierto el antepasado humano más primitivo". Beno, gizakien arbasorik zaharrena ez da hau, gizakien arbasorik zaharrena ziurrenik zelula prokarioto bat izango litzateke, eta gero eukarioto bat. Baina inola ere ez orain dela 47 milioi urte bizi izan zen ahaide bat. Pentsatu sinpleki: zure arbasorik zaharrena zure amonaren izeba al da? Ez noski!

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2009(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 23:11etan
 
Zeren mesedetan? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Hezkuntza
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 01:23etan

Gaur milaka euskal herritar EGA izeneko negozioaren lehenengo azterketa egiten egongo dira. Aldi berean hainbat filologia, zientzia politikoak, filosofia, antropologia edo soziologia ikasten duten hainbat ikaslek euren karrera desagertuko ote den kezkatuta egongo dira. Beste irakasle batzuek ere hainbeste urtetan Bolognaren onurak aipatu eta gero euren hitzak jan beharko dituzte eta euren lanpostuaren etorkizuna zein izango den ikusi. Karrera batzuetan bi lerro egon ordez guztia gazteleraz egingo ote den ere galdetu ahal diote beste hainbatek euren buruari.

Jarraitu irakurtzen Hetzorduan

 
Neanderthal batekin txortan egingo zenuke? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Zientzia
Asteazkena, 2009(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 19:37etan

Hori, eta ez beste bat, da galdera zehatza. Homo neanderthalensis eta Homo sapiens espezie ezberdinak ziren edo ez jakiteko froga definitiboa.

Asko irakurtzen nabil azken aldi honetan Neandertalgo Gizakiaren inguruan, egiten nabilen ikerketaren gakoetako bat da. Momentu honetan James Shreeveren "The Neandertal Enigma" irakurtzen nabil eta liburu bikaina da, batez ere zientzialari batek ez duelako idazten eta ikuspuntu ezberdinak ahalik eta hoberen esposatzen dizkizulako. Oraindik bukatu ez dudan arren hasieran nuen ideian sakontzen du, hau da, momentu batzuetan pentsarazi badit ere, eta nire iritzia berkontsideratu, orain arte irakurritako guztiarekin geroz eta konbentzituago nago bi espezie ezberdin izan ginela. Frogak asko dira bi zentzuetan, baina badago garrantzitsua den bat: mundu osoan mitokondrietako DNAren inguruan egin diren ikerketetan (mtDNA) emaitza bera da: guztiak dugu Afrikako jatorria eta bertatik atera ziren gizakiak ez ziren nahastu jada Europan bizi ziren neandertalekin. Hau da, Iberiar Penintsulan 10.000 bat urtez bizi izan ziren euskaldunen aurrekoak eta neanderthalak, nahiko gertu. Palestinan 60.000 urtez koinziditu zuten. Pentsatu 10.000 urte 2.500 generazio direla. Pentsatu generazio bakoitzean litekeena dela gutxienez behin elkarrekin gurutzatzea. Pentsatu berdin diola zeintzuk diren kode moralak, gizon txuriak aurkitu dituen lurralde guztietako emakumeak, arraroak baziren ere, bortxatu ditu. Eta horietatik mestizoak atera dira. Liburuan esaten duenez Ameriketako Estatu Batuetako afroamerikar gehienen ADNaren %20a europarrena da, hau da, normalena nagusiak txuria bortzatzea izan dela. Eta berdina gertatu da mestizoekin beste leku guztietan.

Beraz galdera sinplea da, Neanderthal batekin txortan egingo zenuke? Ez dut bortxatzea esaten, gau bateko rolloaz ari naiz. Erantzuna bai bada espezie ezberdinak gara. Erantzuna ez bada baliteke pertsona berezia izatea. 

 
Segurtasuna aireportuetan... baina ze oxtia? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Politika
Asteartea, 2009(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 12:01etan

Irailaren 11ko atentatuen ondoren munduan zehar "Shockaren dotrina" hedatzen joan dira. Eta horren adibide nabarmen bat aireportuetan ikus daiteke. Lotsagarriak dira bertan ematen diren kontraesanak, baina ez zara horretaz konturatzen ahalik eta hegazki bat hartu behar duzun arte, atzo egin nuen bezala.

Gaur ElPaisen irakurri ahal izan dut aireportuetako "debekatutako produktuen" zerrenda ezeztatu omen dutela. Tartean raketa batzuk eramatea, antza. Atzoko egoera ere surrealismoaren mugan jartzen zuen dena. Lehenengo eta behin argi geratzen ez den zerbaitegatik ezin dira likidoak eraman, behintzat ez 100 ml. baino handiagoak diren poteetan eta gehienez ere 10 pote. Ez dut aurkitu Wikipedian zenbat nitroglizerina behar den zartako dexente bat egiteko, baina nik uste 100 ml.rekin nahikoa izan daitekeela. Bigarrenik, nahiz eta produktua ebidentea izan, adibidez, hortzetako pasta, ezin da solte eraman. Boltsa garden baten barruan eraman behar da, baina boltsa ezin da itxita egon, nahiz eta hermetikoki ixteko aukera eman behar duen. Norbaitek ulertzen badu iruzkina utzi dezala.

Hurrengo pauso garrantzitsua. Ezin da labana suizo txiki bat eraman... beno, kontrolekoaren arabera, Loiutik Londonera ez baitzuten ezer ere esan. Baina... sorpresa, hegazkinean metalezko kubiertoak ematen dituzte! Bai, metalezkoak, baita labanak ere!

Ezin izan genuen soberan genuen garagardo lata bat eraman eta bertan bota zuten. Baina aduana behin pasata beste sorpresa bat: txanpan botila bat, edo ron botila bat erostea posible zen. Baita kristalezkoa ere. Hau da, ezin dut txanpaina sartu, baina gero erosi ahal dut, nahi haina gainera! 

Ezin dira, noski, bizarra mozteko labanak eraman. Hau zentzuzkoa dela pentsa daiteke, baina behin aduana pasata duty free dendetan labanak, bizarra mozteko gelak (gasa duten horietakoak) eta beste produktu arriskutsu horiek eros daitezke. Absurdoaren absurdoa. Hau da, produktu batzuk arriskutsuak direlako ezin ditut eraman, baina gero erosi eta eraman ditzaket. Bururatzen zait laka eta desodorante batekin, pare bat metxerorekin (eraman daitezkeelako), poxpolo kutxa batekin eta alkohol botila batekin hegazkin bat lehertaraztea posible dela.

Zein da, beraz, helburua? Nire ustez bi erantzun daude:

  1. Beldurra zabaltzea, dena kontrolpean dagoenaren irudi faltsua ematea eta kontrol soziala zure segurtasunerako dela barreiatzea. Oso Bilderberg estiloko ideia.
  2. Duty Free denden negozioa handitzea, bertan ura ere erostera derrigortzen zaituztelako.
Bi helburuak tristeak iruditzen zaizkit. Ozen "baina ze oxtia" esateko modukoak, gutxienez.
Etiketak: BZO - hegazkinak - aireportuak - segurtasuna - bilderberg - aduana
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2009(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 12:52etan
 
Putxerazoa eta merkealdiak Araban PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Puntuazioa erabili: / 1
TxarraOna 
Politika
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 14:13etan

Balorazioak egiteko eguna da gaur. Eta balorazio horietan bakoitzak berea egiten du beti. Bitxia da ikustea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetan gertatu dena. PSE+PP+UPyD gehituta 38 parlamentari atera dituzte, baina agian posibleagoa da PSE-PNV gobernu bat ematea, non PNVk Ibarretxeri burua moztuko liokeen ("txin-txin, diruaren hotsa" izan daiteke esaldi bat, baina "Paris bien vale una misa" ere esan daiteke). Baina guztiek ahazten dute D3Mren bozkak ilegalizatuak izan direla, eta 7 parlamentari izango lituzkeela, eta gainera parlamentari bat ateratzeko prezioa gehituko lukeela bai Gipuzkoan bai Araban ere (Bizkaian ere, noski, baina zailagoa da garestitze hori ematea).

Sustatuk eginiko kalkulagailua erabili dut 75 parlamentari horiek zirkunskripzio bakarra egongo balitz eta D3M kontatu izan balitz gehiengoa nork izango luke ikusteko. Eta hona hemen datuak:

 

Ikusten denez D3Mk 7 parlamentari ateratzeaz gain Ezker Batuak ere 2. bat aterako luke, Aralar ez litzateke jaitsiko eta bai EAJ, PSE eta PP jaitsiko lirateke. Eta PSE-PPk ezingo lukete UPyDrekin kontatu, ez lukeelako ezer ere ez aterako. Gainera 38 horietatik urrun 32 izango lituzkete. EAJ-Aralar-EA-EB kuatripartitoak ere ez lituzke izango 38 horiek. Beraz bi aukera baino ez lirateke egongo: edo D3Mrekin kontatu edo bestela PNV-PSE aliantza hori egitea.

Interesgarria, ezta? Baina fikzioa.

Etiketak: d3m - demokrazia - eusko jaurlaritza - parlamentua - d'hont legea - ilegalizazioa - upyd - upd - politika - EAE
 
Erreflexio eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Hezkuntza
Ostirala, 2009(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 23:34etan

Gaur erreflexio eguna da baskongauentzat eta horregatik ez dut hitz egingo ez Tontxuk eginikoaz ez eta Basagoitik terrorismoa eta hezkuntza ereduak gai nagusiak direla esan izanaz. Ez. Gaurkoan Nafarroari buruz idatziko dut eta bertan azken asteotan gertatutakoaren inguruan.

Azter dezagun errealitatea: Perez-Nievasek (CDN) proposamen bat egin du D ereduan euskara orduak kendu eta ingelera jartzeko, hau da, TIL eredua ezartzeko. Bere Gobernuan UPNko kideak daude eta ziurrenik baita PPko militanteak ere. Eta gobernuan dago PSNri esker. Beraz hiru alderdi horiek zuzenean edo zeharka erabaki dute D ereduarekin amaitu eta euskaraz ikasteko eskubidea Nafarroatik desagertaraztea.

Jarraitu irakurtzen hetzorduan

 
Bolognaz bagenekiena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Hezkuntza
Ostirala, 2009(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 11:38etan

Agian hau beste batean ere kontatu dut. 2001. urtea zen eta Europan Bologna Prozesuaren inguruan hitz egiten hasi ziren hainbat ikasle talde. Lehenengo berri hura nik neuk jaso nuen Suedian egon zen bilera batean, Göteborgen. Bertan globalizazioa ona zela esaten zuten batzuk ere baziren eta Bologna horren adibidetzat hartu zuten. Handik hilabete batzuetara Bartzelonan CEPCrekin eginiko bilera baten ostean (gaur egun SEPC) gai honi heltzea erabaki genuen ikasle mugimenduan.

Jarraitu irakurtzen Hetzordua blogan

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 2

Zabaldu

Gehitu: JBookmarks Gehitu: Facebook Gehitu: Zabaldu Gehitu: Digg Gehitu: Del.icoi.us Gehitu: Technorati Gehitu: Google

Etiketa lainoa

Nire argazkiak

No flash player!

You need to upgrade your Flash Player. Click here to go to Macromedia download page.

Powered By Joomla.it

Jarioak